Fanbook en Dantza Edit




Descripción 
 



 

Fanbook

 

FANBOOK arte bizien, arte eszenikoen eta gorputzaren eta mugimenduaren arteen sarean nodo berri bat osatzeko borondatearekin jaio da. Nodo horrek hazi egin nahi du orain, kluster interdependente berri eta benetako baten antzera egituratu eta funtzionatuko duena, profesionalen eta erakundeen, sortzaileen eta plataformen, proiektuen eta sustatzaileen, erakundeen eta enpresen, sare berri baten antzera.

Parte-hartzaile suhar, irudimentsu eta handinahi horien guztien lankidetzarekin sortua eta elikatua, Fanbook proiektu bat da, diziplina anitz biltzen dituena; liquidDocs & Guests taldeak koordinatzen eta lotzen ditu horiek guztiak. Plataforma baten antzera funtzionatuko du, elkarrizketak eta proposamenak hainbat formatutan sortzeko.

liquidDocs & Guests interdependentziaren bitartez funtzionatzen duen talde bat da: elkarganatzearen eta trukearen bitartez, elkar eragin diezaioketen, kutsatu daitezkeen eta elkarrekin bilakatu daitezkeen hainbat proposamen, estetika, ideia eta printzipioren aurkezpena.

liquidDocs & Guests dira FANBOOK-ren benetako egileak, eta haien ideiei, sorkuntzari eta eskuzabaltasunari esker existitzen da, aurrera egiten du eta bilakatzen ari da plataforma interdependente hori.

 

FANBOOK INSTALAZIOA
Noventa Grados. Kale Nagusia 3,  7/18 (20.00-22.00h) + 19/7 (11.00-20.00h)

Dantza Edit-en Noventa Gradoseko espazioan prestatuko da Fanbook-eko instalazioa, non bisitariak liquidDocs komunitatearen eta bere inprimatutako argitalpenaren filosofian murgildu ahal izango diren.

Ver todas las imágenes